Albisteak

[ARGAZKIAK] Auzotarrak mahaiaren bueltan bildu ditu paella lehiaketak

Gaur goizean Arroabeko Karmen jaietako paella lehiaketa egin da, eta auzotar ugari elkartu dira elkarrekin bazkaltzeko giro apartan.

Goiz-goizetik hainbat bikote aritu dira paellak prestatzen, euren kuadrilla eta lagunentzat suaren bueltan lanean. Epai-mahaiak ez du lan erraza izan aurkeztutako paella guztien artean onenak aukeratzeko, baina azkenean irabazleak ere izan dira, eta sari banaketan jaso dituzte aitortzak.

Urtero bezala, paella lehiaketa auzotarrak elkartzeko eta jai giroaz gozatzeko hitzordua izan da, adin guztietako herritarrak mahaiaren bueltan bilduz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide