Albisteak

Haurren eguna giro ederrean ospatu dute Arroabeko Karmen jaietan

Goizetik gauera arte umeentzako egitarau oparoa izan zen atzo Arroabeko Karmen jaietan.

Goizean jolasak egin ondoren, freskatzeko ur eskean ibili ziren auzoan barrena, jai giroa zabalduz. Haurren bazkariarekin indarrak hartu, eta arratsaldean eskulan tailerrez, mural margoketaz, aurpegi margoketaz eta puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten.

18:30ean, berriz, ohitura berri bati hasiera eman zioten: 2025ean jaiotako haurrei ongietorria egin zieten plazako agertokian. Guraso Elkarteko kideek azaldu zutenez, ekimena urtez urte errepikatzea gustatuko litzaieke, Arroabea auzo txikia izan arren bizia dela eta etorkizuna duela aldarrikatzeko.

Ondoren, txarangak girotu zuen arratsaldea, eta herri afariaren ostean kontzertuek eta DJ emanaldiek hartu zuten lekukoa, gaua giro onean amaitzeko.

Gaur festak jarraituko du:

Gaur, larunbata

11:00 Paella lehiaketa.

14:00 Kuadrillen bazkaria.

17:30 Kuadrillen arteko jolasak, Lopene ganadutegiko zezen txikiekin.

Ondoren: Lopene ganadutegiko enbolatuak.

19:00 Hamarru elektrotxaranga.

23:00 Txosnan, Trikidantz eta Bull DJa.

00:00 Zentroan, Saizar, Eddy eta Kroke DJak.

Bihar, igandea

12:00 Motx pailazoa.

13:00 Zestoako Bandaren kontzertua.

18:00 Sagardo dastaketa.

19:00 Izer eta Alabierrekin erromeria.

22:00 Bandera jaitsiera.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide