Albisteak
Jantxi/Kixkurra eta Urtzi Z./Salegi bikoteek jokatuko dute Txokoko Txapelketako finala
— 2016-06-27Ostiralean jokatuko da Txokoko Txapelketako finala. Astelehen honetan erabaki da finalean izango den bigarren bikotea. Horrela, Jantxi/Kixkurra eta Urtzi Z./Salegi bikoteek jokatuko dute finala.
Txapelketa maiatzaren 16an hasi zen, eta bertan 30 lagunek hartu dute parte, 15 bikote osatuz.
Hauek dira finalaurrekoetako emaitzak:
- Jantxi/Kixkurra 30 – Liher/Josu 27
- Urtzi Z./Salegi 30 – Muno/Lain 25
Ostiralean (Uztailak 1) 18:30ean hasita bi partida jokatuko dira, lehenik 3. eta 4. posturako lehia, eta ondoren finala jokatuko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU