Albisteak

Kamera estenopeikoaren magia ezagutzeko tailerra antolatu du Portalek Nagore Legarretarekin

Argazkilaritza analogikoaren munduan murgiltzeko aukera izango da larunbatean, uztailaren 11n, Portalek antolatutako argazkilaritza saioan. Nagore Legarreta argazkilariaren gidaritzapean, parte-hartzaileek beren argazki kamera eraikiko dute lata batekin, eta ondoren, ibai inguruan ateratako irudiak errebelatzen ikasiko dute.

Saioa 09:30etik 14:00etara izango da, eta izena Portalen eman beharko da. Plaza mugatuak dira, eta herritarrek lehentasuna izango dute.

Parte-hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, argazki kamerak egiteko latak Portalek berak jarriko ditu. Bikoteka ere parte hartu daiteke, lata bakarra erabilita, eta haur edo gaztetxoak heldu batekin joan daitezke; kasu horretan, plaza bakarra hartuko da. Argazkilaritza analogikoaren oinarriak modu praktikoan ezagutzeko eta sormenari bide emateko aukera eskainiko du tailerrak, naturan egindako irteera eta ondorengo errebelatze prozesua uztartuz.

Portale kultur elkarteak prestatu duen Uzta Hila egitasmoaren bigarren ekintza izango da larunbatekoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide