Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Jurdan Regillagak uztailaren 4an Hoka Val d´Aran by UTMB lasterketan parte hartu zuen. 18 kilometro eta 900 metroko desnibel positiboa dituen proban, Sky Promesas kategorian, 18 eta 19 urte bitartekoetan, hirugarren postua eskuratu zuen, eta sailkapen orokorrean bosgarren izan zen. Trail running-eko nazioarteko lasterketarik entzutetsuenetakoa bihurtu da UTMB zigiluaren pean egiten den Aran ibarreko proba.
Pasa den astean, Autonomia Erkidegoetako Federazioen Espainiako Txapelketan parte hartu zuen eta 14. postua eskuratu zuen. Regillaga ez zen federazioarekin atera, bere kabuz baizik, eta bigarren euskalduna izan zen helmugaratzen. Azken bi lasterketa hauekin, amaiera bikaina eman dio denboraldiari.