Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Kendu dute aldamioa eta bistaratu da eliza. Kupulako lanak bukatu zituztela badira aste batzuk. Gurutzea eta tximistorratza ere jarri zituzten. Lehengo astean erlaitzeko pinakulu berriak ere jarri zituzten. Erlojua eta kanpaiak falta dira oraindik, baina lan horiek garabi bidez moldatzeko modukoak dira. Hauek bere lekuan kokatzen dituztenean kenduko da garabia.
Instalazio elektrikoa konpontzeko lanek aurrera jarraitzen dute, baina oraindik ere lan asko dago egiteko Koldo Intxausti parrokoaren hitzetan, eta meza emateko moduan izaterako iraila izango omen da.