Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Eskaintzaren deskribapena:
+ Sei orduko lanaldia (ordutegi malgua, hilean bi asteburutan lana)
+ Lan-kontratu mugagabea
+ Hasiera data: 2027ko urtarrila
+ Lantokia: Zestoako Kultur Etxea
Zereginak
+ Danbolinen edizio digitalerako edukiak garatzea: albisteak erredaktatu, ikus-entzunezko edukiak sortu…
+ Publizitatea kudeatzea
+ Herriko eragileen proiektuetan parte hartzea
Kontuan hartuko da
+ Zestoarra izatea edo Zestoa ezagutzea
+ Kazetaritza, komunikazioa edo pareko ikasketak edota kazetari gisa esperientzia izatea
+ Gidabaimena
+ Argazkilaritza edo bideogintza
+ Ezagutza: Photoshop, Premier, Quark, InDesign…
+ Sare sozialak menderatzea
+ C1 edo baliokidea
+ Izaera dinamikoa
+ Danbolinen eta herriko taldeetan parte hartu izana
Denon proiektuaren parte izan nahi baduzu eta zure ekarpenek Danbolin aberastuko dutela uste baduzu, ez galdu aukera eta bidali zure curriculuma info@danbolin.eus helbidera.