Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Eskaintzaren deskribapena:
+ Sei orduko lanaldia (ordutegi malgua, hilean bi asteburutan lana)
+ Lan-kontratu mugagabea
+ Hasiera data: 2027ko urtarrila
+ Lantokia: Zestoako Kultur Etxea
Zereginak
+ Danbolinen edizio digitalerako edukiak garatzea: albisteak erredaktatu, ikus-entzunezko edukiak sortu…
+ Publizitatea kudeatzea
+ Herriko eragileen proiektuetan parte hartzea
Kontuan hartuko da
+ Zestoarra izatea edo Zestoa ezagutzea
+ Kazetaritza, komunikazioa edo pareko ikasketak edota kazetari gisa esperientzia izatea
+ Gidabaimena
+ Argazkilaritza edo bideogintza
+ Ezagutza: Photoshop, Premier, Quark, InDesign…
+ Sare sozialak menderatzea
+ EGA edo baliokidea
+ Izaera dinamikoa
+ Danbolinen eta herriko taldeetan parte hartu izana
Izena eman
Denon proiektuaren parte izan nahi baduzu eta zure ekarpenek Danbolin aberastuko dutela uste baduzu, ez galdu aukera eta bidali zure curriculuma info@danbolin.eus helbidera, urriaren 21a baino lehen.