Larunbatean GRAVNI pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dira Zestoan

Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan GRAVNI txapelketako eskuko finalerdietako lau partida jokatuko dira Zestoan. Norgehiagokak ondokoak izango dira:
22 urtez azpikoetan banaka

ARABA vs ERRIOXA

22 urtez azpikoetan binaka

GIPUZKOA vs ERRIOXA

Nagusiak banaka

GIPUZKOA vs ERRIOXA

Nagusiak binaka

GIPUZKOA vs NAFARROA

Gipuzkoa ordezkatuko duten pilotariak hauek izango dira:

22 urtez azpikoetan binaka Peña eta Erasun bikotea

Nagusietan banaka Santxo Usurbildarra. Gogoratu ligako azken saioan, aurreko astean jokatu zen partida bera izango dela, Cabrerizo profesional ohiaren aurkakoa hain zuzen ere.

Nagusietan binaka, Urbieta Asteasuarra eta Murgiondo Azpeitiarrak osatutako bikotea.

Aipatu gazteetan Alberdi Azpeitiarra finalerako zuzenean sailkatu dela. Finalak apirilaren 30ean Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatuko dira.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.