Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Liburutegiak ikasteko baldintza egokiak betetzen ez dituela salatzeko bideo bat argitaratu berri du Zestoak GKSk. Gazte antolakundeko kideen esanetan, herriko liburutegiak ez ditu betetzen jendearen beharrak eta gazteei ikasteko eta garatzeko “kalitatezko espazioak bermatzea ezinbestekoa” dela azaldu dute. “Zestoako GKStik gazteen beharretara egokitzen den espazio bat aldarrikatzen dugu oinarrizko eskubide bezala ulertzen duelako eta honetan lanean jarraituko dugu”.
Hemen bideoa: