Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Lluïsa Etxeberria poeta zestoarrak bere hirugarren poema-liburua aurkeztuko du urriaren 25ean, 12:30ean, Zestoako Kultur Etxean. Duela bi urte aurkeztu zuen Zestoan bere bigarren poesia-liburua, eta oraingoan, aurten argitaratutako Hitzen aterpean poemarioaren aurkezpena izango da. Lluïsa Bartzelonan bizi bada ere, bere jaioterrira itzuliko da oraingoan, aurkezpen berezi bat eskaintzera: poesia, musika, ilustrazioak eta dantza uztartuko dituen saioa izango da.
Egilearekin batera, senide eta lagun ugari arituko dira oholtza gainean: Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi abeslariak, Garikoitz Mendizabal txistularia, Aitor Furundarena soinu-jotzailea, Fermin Etxeberria perkusio-jotzailea eta Ane Mendizabal dantzaria.