M8| Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!
— 2022-03-04Egunetik egunera, gure gizartean gero eta normalizatuagoa dago hipersexualizazioa. Gainera, garapen teknologikoei esker, indarkeria matxista forma berriak ari da hartzen: sare sozialen bidezko erasoak, jazarpenak…
Bestalde, pandemia testuinguruan emakume langileon lan-baldintzak okerrera egin dute nabarmen, adibide garbienak, lan-baldintzen okertzea, soldata jaitsierak, behin-behineko lanak, lan partzialak, etab.
Gainera, zaintza lanen lan-karga handitu egin da, krisi ekonomikoak eta pandemiak ezaugarritzen duten testuinguru honetan, Estatuak eta Administrazio Publikoak bermatzen dituzten zerbitzuak behera egin dute zama handiagoa jarriz emakume langileongan.
Ondorioz, emakume langileon egoera okerrera doa. Eta ez alderdi parlamentario eta feminismoak ez dute aterabiderik egoera honen aurrean.
Urgentziazkoa da gure interes eta beharrak lehen lerroan izango dituen proiektu politikoa garatzea eta honen baitan antolatzea.
Horregatik, beste urte batez martxoaren 8an kalera irtengo gara. Elkarretaratzeak burutuko ditugu Azkoitiko eta Zestoako plazan, 18:30ean. Eta horrez gain, 19:30ean Azpeitiko plazatik hasita mobilizazioa egingo dugu.
Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!