Albisteak

Maiatzaren 11n irekiko dute Ertxina Musika Eskolako matrikulazioa

Datorren astelehenean, maiatzaren 11n, irekiko dute Ertxina Musika Eskolako matrikulazioa. Musika eskolatik adierazi dutenez, herritar guztiei zabaldu nahi dizkiete ateak, “musikak ez baitu adinik”.

Berrikuntzak

Aurten, gainera, bi berritasun izango ditu eskaintzak: txikien abesbatza eta helduen abesbatza sortuko dituzte. Horrela, adin eta profil ezberdinetako herritarrek izango dute taldean kantatzeko aukera.

Instrumentuak probatzeko aukera

Bestalde, instrumenturen bat probatu nahi dutenek edo zalantzaren bat dutenek harremanetan jartzeko aukera izango dute. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute honako helbidera: ertxiamusikaeskola@yahoo.es. Ondoren, hitzordua zehaztuko dute instrumentua probatzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide