Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Kalakan taldearen kontzertua atzeratu egin dute, eta ekainaren 20an izango da azkenean. Zestoako Udaberri Kulturalaren barruan maiatzaren 15erako iragarrita zegoen emanaldia, baina egun horretarako deitutako ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileen grebaren ondorioz hartu dute erabakia.
Grebarako deia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileek egin dute, lan baldintza hobeak eskatzeko. Sindikatuek patronalaren “blokeo sistematikoa” salatu dute, eta sektoreko prekaritatea agerian uzteko deitu dute grebara.
Hala, Kalakanen kontzertua izango da aurtengo Zestoako Udaberri Kulturaleko azken hitzordua. Aurretik, ordea, beste hainbat ekitaldi izango dira herrian.
Maiatzak 23, larunbata
Fundizio Fest musika jaialdia.
Ekainak 6, larunbata
Bidasoatik harago emanaldia San Lorenten, Xabi Solanoren eta Jon Garmendia Txuriaren eskutik.
Ekainak 20, larunbata
Kalakan taldearen kontzertua.