Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Arroa Beheko Udaberriko VI. Argazki Rallya maiatzaren 17an, igandea, egingo dute, 10:00etatik 13:00etara.
Antolatzaileek dagoeneko argitaratu dituzte lehiaketaren oinarriak, eta okumentuat ikusgai dago esteka honetan: Arroa Beheko Argazki Rallya – OinarriakIzena ematea doakoa izango da, eta aldez aurretik egin ahal izango da arroako.argazkirally@gmail.com helbidean. Bestela, rallyaren egunean bertan ere eman ahal izango da izena, Elkargunean, 09:30etik 10:00etara. Parte hartzaileek 16 urte arteko edo 16 urtetik gorako kategorian lehiatuko direla zehaztu beharko dute.
Rallyaren egunean jakinaraziko dituzte ibilbidea eta gaiak. Parte hartzaileek gehienez 38 argazki entregatu beharko dituzte amaieran, eta ondoren, etxean egin ahal izango dute azken aukeraketa. Aukeratutako argazkiak maiatzaren 24ra arte bidali ahal izango dira, helbide berera.
Epaimahaiaren erabakia ekainaren 1ean argitaratuko dute, eta sari banaketa ekainaren 5ean egingo dute, ostiralez, 19:00etan, Arroabean. Bi kategoriatan banatuko dituzte sariak: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak. Bilduma onenentzako sariak ez ezik, argazki dibertigarrienaren, argazki artistikoenaren eta Arroabeko herri botoaren sariak ere izango dira.