Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Datorren maiatzaren 13an, asteazkenez, Zestoa Osasuntsu programaren baitan ibilbide motza egingo dute. Goizeko 10:00etan abiatuko dira kiroldegi aurretik, eta antolatzaileek adierazi dutenez, gurpildun aulkian egiteko moduko ibilbidea izango da.
Parte-hartzaileek honako ibilbidea egingo dute: kiroldegi aurretik abiatuko dira, Alondero, Ekainberriko aparkalekua, trenbideko zubia eta Lauiturrieta zeharkatu ondoren, berriz ere kiroldegi aurrean amaituko dute ibilaldia. Guztira, bi kilometro inguruko ibilbidea izango da. Amaieran, hamaiketakoa ere eskainiko dute parte-hartzaileentzat.