Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Prest dute dena aurtengo Txokoko Pilota Txapelketa hasteko. Maiatzaren 18an, astelehenez, jokatuko dituzte lehen partidak, eta aurtengo edizioan hamazazpi bikotek parte hartuko dute lau multzotan banatuta.
Lehen fasean, multzo bereko bikoteek elkarren aurka jokatuko dute; partida horiek hilaren 18tik ekainaren 12ra jokatuko dira. Final-laurdenak ekainaren 15etik 26ra bitartean izango dira; finalerdiak ekainaren 29an edo 30ean; eta final handia, uztailaren 3an.
Parte-hartzaileak lau multzotan banatu dituzte, eta honakoak izango dira aurtengo multzoak:
A taldea:
1. Oier – O. Arantzeta
2. Xabat – JV
3. Pablo – Enaitz
4. Pozo – Txankarta
5. Kepa – Andoni
B taldea:
1. Irure – Liam
2. Miranda – Jokin
3. Zuhaitz – Joritz
4. Telle – Aimar
C taldea:
1. Aner – Muno
2. Kixkurra – Arrita
3. Jantxi – Liher
4. Mikel – Xun
D taldea:
1. Xora – Andu
2. Josu – Josu
3. Ander – Xela
4. Zabalatarrak