Albisteak
Mariskoz betetako otarra zozketatuko dugu festetan!
— 2019-09-04Amabirjin jaiak ate-joka ditugu eta guk berri on bat dugu gure bazkideentzat: mariskoz betetako otarra zozketatuko dugu zuen artean.
Baina…oraindik bazkide ez zarela? Ba oraintxe duzu aukera, bazkide eginez gero, otarraren zozketan parte hartzeko aukera izango duzu.
Eta zuk bazkide, zozketan parte hartuko duzu. Bazkide berriren batekin etorriz gero, gainera, otarra etxera eramateko aukera bikoitza izango duzu, bi zenbaki emango dizkizugu eta!
Ah! Ahaztu gabe, falta zaretenok hainbesteko arrakasta izan duen poltsa jaso ahal izango duzue.
Zozketarako txartelak eskuratzeko behar beharrezkoa da bazkideak pertsonan gerturatzea. Hemen dituzue zuen txartelak lortzeko orduak:
OSTEGUNA 10:00 – 13:00 Danbolineko bulegoan (Axun Arrazola plaza 1)
OSTIRALA 12:30 -14:00 Erdikalean
LARUNBATA 12:30 – 14:00 Erdikalean
Oharra: Zozketa paella janeko sari banaketa ondoren egingo da eta otarra igande eguerdirako jaso beharko da.
Egin zaitez bazkide