Albisteak

Martxan da Arroabeko VI. Ipuin lehiaketa

Martxan da Arroabeko seigarren ipuin lehiaketa. Aurten ere, Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du, Arroako eskolaren laguntzaz.

Aurrekoetan bezala, haurrak hiru mailatan banatuta egongo dira: L.H. 1-2, L.H. 3-4, eta L.H. 5-6. Eta iazko bideari jarraituz, D.B.H.tik gora auzotar guztiek helduen mailan parte hartu ahal izango dute. Maila honek badu berezitasun bat, jolas moduko bat, aurkezten diren ipuinetan, derrigor agertu beharreko esaldi bat: “esnatu zenean/denean erabaki irmoa hartu zuen/du: gaur da eguna”. Orrialde bateko lanak izan behar dute. E-mailez jasoko ditu antolakuntzak, ipuinakarroa@gmail.com helbidean. Norbaitek ezin badu posta elektronikoz bidali, antolakuntzarekin hitz eginda konponduko dute.

Haurren artean ohitura zabaldua dago, eta eskolan lantzen dituzten ipuin gehienak aurkezten dira lehiaketara, norbere aukera izan ohi da. Arroako eskolan ez dabilen auzoko edozein haurrek etxean landuta hartu dezake parte. Helduen kasuan, iaz bost auzotarrek hartu zuten parte, kopuru hori gizentzea da antolatzaileen nahia.

Ipuin lehiaketan parte hartzeko epea ere jarri dute: martxoaren 8a izango da ipuinak emateko azken eguna. Ondoren, epaimahaiak erabakiko ditu sarituak.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lau talde:
    1. H 1-2
    2. H. 3-4
    3. H. 5-6
    4. B.H. 1-etik aurrera
  • Gaia eta luzera:
    • Gai librea izango da. Lanak originalak, argitaragabeak, eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Euskaraz idatziak. Neurriari dagokionez, hona hemen mailazko neurriak (A4 neurriaren arabera):
      1. orrialde bat (eskuz idatzi daiteke)
      2. 1-2 orrialde (ordenagailuz)
      3. 1-4 orrialde (ordenagailuz)
      4. orrialde bat (ordenagailuz)
  • Lanak nola aurkeztu L.H.ko haurrek:
    • Ordenagailuz idatzita aurkezten direnak: letra mota “Arial”, tamaina “12”, eta DIN A-4 neurriko orrietan.
    • Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak. Kartazalaren kanpoaldean, ipuinaren izenburua eta ze mailatan parte hartzen duen idatziko dira. Arroa Beheko eskolan jasoko dira.
  • Lanak nola aurkeztu D.B.H. 1-etik aurrera (helduak):
    • ipuinakarroa@gmail.com helbidean e-mailez. Mezuan adierazi ipuinaren izenburua, eta egilearen izen-abizenak eta adina. E-mailez ezin duenak deitu 652732380 zenbakira. Helduen mailan, esaldi honek derrigor agertu beharko du ipuinean zehar: “esnatu zenean/denean erabaki irmoa hartu zuen/du: gaur da eguna”
  • Lanak aurkezteko azken eguna:
    • Martxoak 8.
  • Epaimahaiak maila bakoitzean ipuin bat sarituko du (eman gabe gera daiteke).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide