Albisteak

Martzelina Zubizarreta omendu zuten atzo Elgoibarren

Argazkia: Barren

Atzo, Elgoibarko Antzokian ospatu zen “Gure Mauriziak!” omenaldian, Martzelina Zubizarreta Gurrutxaga (1892-1991) izan zen omendutako lau trikitilarietako bat. Jaiotzez elgoibartarra izan arren, Zestoan bizi izan zen, eta bere garaiko beste hainbat emakumekin batera, gizonezkoek nagusitutako trikitixa munduan lekua egitea lortu zuen. Martzelinak, beste emakume aitzindari batzuekin batera, belaunaldi berrientzako bidea ireki zuen, eta gaur egungo trikitiaren historian ezinbesteko erreferente bihurtu da.

Ekitaldian zehar, trikiti doinuek hartu zituzten Elgoibarko kaleak, belaunaldi desberdinetako emakume soinujole eta panderojoleek gidatutako kalejiran.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide