Albisteak
Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean
— 2020-11-25Bihar, osteguna, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
- 2020ko urriaren 15eko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz
- 2020ko aurrekontuaren 2.aldaketa
- Sansinenea-erreka poligonoko A.1-3.3 partzelari dagokion xehetasun azterlana behin betikoz onartzea
- Zestoako Udalaren eta “OinHerri, Herri Hezitzaileak sustatzeko elkartea”ren arteko lankidetza hitzarmena
- Hondakinen bilketa sistemaren egokitzapena
- EHBilduren mozioa, Saharako azken gertakariak direla eta
- Zestoako Wadna taldearen eskaera: Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean adierazpen instituzionala egiteko proposamena
- Malen etxearen mozioa: ezohiko garaietan, aparteko irtenbideak
- Erregu eta galderak
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide