Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Aurtengo Gazte Eguneko egitaraua Ondarbasoko igoerarekin hasiko da beste behin. Abuztuaren 29an izango da, eta dagoeneko zabalik dago parte hartzeko izen-ematea. Abuztuaren 23a izango da izena emateko azken eguna.
Igoera 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek hiru kilometroko ibilbidea egin beharko dute, plazatik abiatu eta Ondarbasoraino. Proba erlojupekoa izango da, eta 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Zestoako Txirrindulari Elkarteak antolatzen du igoera. Federatuta ez daudenek izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 661 391 336 edo 667 343 245 telefono zenbakietara jo dezakete.