Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa eta Nafarroa Behereko Urepele udalerrien arteko senidetze harremanari jarraipena emanez, bi udalek elkarlanean musika jaialdia antolatu dute larunbaterako, hilaren 18rako.
Jaialdia Urepelen izango da, 19:00etan hasita. Basapiztiak taldeak emango dio hasiera, eta 20:30ean Lin Ton Taun talde zestoarrak hartuko du lekukoa. Ondoren, Gatibu (22:00etan), Punttu Kakotx (00:00etan) eta Trikizio (1:00ean) igoko dira oholtzara.
Zestoatik autobusa antolatu dute bertara joateko: irteera 15:00etan izango da, eta itzulera 03:00etan. Autobuserako txartelak oraindik salgai daude Portalen, 15 eurotan. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera, izan ere, autobus zerbitzua aurrera ateratzeko jende gehiago behar da. Autobusa ez bada betetzen, zerbitzua bertan behera geratuko da.
Jaialdiko sarrerei dagokienez, bakoitzak bere kabuz erosi beharko ditu, eta honako esteka honetan daude eskuragarri.