Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Ate joka ditugu Amabirjin jaiak, eta zezenzaleak ere irrikitan daude datozen egunetako hitzorduetarako. Aurten, irailaren 6an eta 8an izango dira zekorketak, eta sarrerak erosteko orduan berrikuntzak izango dira. Urteroko legez, zekorketen egunetan bertan erosi ahal izango dira sarrerak udaletxeko leihatilan, 12:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Egun horietan sarrerak erosten dituztenek egunean eguneko zekorketarako sarrera soilik eskuratu ahal izango dute.
Aurten, ordea, hiru egun lehenago ere izango da sarrerak erosteko aukera. Hain zuzen, ostegunean, hilaren 3an, 18:00etatik 19:30era jarriko dituzte salgai. Egun horretan sarrerak erosten dituztenek bi zekorketetarako sarrerak erosi beharko dituzte derrigorrez; hau da, ezin ezingo da egun bakarrerako sarrerarik erosi. Antolatzaileen esanetan, herritarrei sarrerak erostea errazteko erabaki dute aurten salmenta lehenago hastea.
Igandeko saioan Pedro Gomez izango da toreatzailea, eta asteartekoan, berriz, Ekaitz Moreno. Bi zekorketak 18:00etan izango dira. Zekorketa bakoitzerako sarrera hogei euro ordaindu beharko dute 16 urtetik gorakoek; haurrek, berriz, hamar. Bost urtetik beherakoentzat dohainik izango da.