Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Urriaren 3an, larunbatean, abiatuko dute “Paperezkoak, altxor bat hilero” egitasmoa Zestoako liburutegian. Saioa 11:30ean izango da, eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, helduekin batera parte hartzeko.
Haurrak liburuetara gerturatzea da ekimenaren helburua, ipuinen, jolasen eta bestelako proposamenen bidez. Patxadazko aisialdia, liburuekin eta euskaraz jolastea eta haurrei kalitatezko denbora eskaintzea sustatu nahi dituzte.
Parte hartzeko izena liburutegian eman behar da, irailaren 30a baino lehen. Lekuak mugatuak dira: 20 plaza izango dira.