Albisteak
Pilota kontuek gurean emandakoa atzo eta gaur
— 2024-05-25Gipuzkoa ordezkatzen zuten Malen Ayesa eta Larraitz Galardik pilotariek 18-2 irabazi diote Bizkaiako bikoteari gaur goizean, Basauriko Artunduaga pilotalekuan jokatu den Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoa pilota txapelketan. Hauen kasuan, Arabak jokatu ez duenez, txapeldun izendatzen dira. Laia Gastiain eta Amaiur Landa bikoteak ere jokatu dute gaur, Gipuzkoa ordezkatzen, eta Bizkaiari irabazi diote, baina hauek datorren astean Arabaren aurka jokatu beharko dute txapelduna nor den jakiteko.
Atzo Herriarteko itzulerako partidak izan ziren kiroldegian. Abantzuko eskuzko taldeak jokatutako hiru partidetan ez zuen Beasainen aurkakorik irabazterik izan. Itziarren jokatutako palako partidatan, berriz, hiru partidarik bi irabazi zituzten.
Gaur eguerdian Gipuzkoako Pilota Txapelketako final zortzirenak jokatu dira. Nagusien bigarren mailan Abantzu taldeko Oier Alonso, Aloñamendiko Ibon Perezen aurka lehiatu da eta 22-16 irabazi du. Nagusien aurreneko mailan, berriz, Abantzu taldeko Julen Odriozola eta Xabat Sasianek elkarren aurka jokatu dute eta 22-17 irabazi du Odriozolak.
Gogoratu, Udaberri Torneoa bertso pilota izango dela gaur kiroldegian 18:30etatik aurrera eta Naroa Agirrek jokatuko duela bertan. Baina aurretik, Amane Ayesa eta Uxue Loiola bikoteak Naroa eta Laia Gastiainen aurka jokatuko dute, 17:30etatik aurrera Kiroldegian.
Egin zaitez bazkide