Albisteak

[PINTADA] Txikitasunian haundi

Arroarrok duela 8 urte hasi ginen bertako izaera islatuko zuen eguna ospatzen eta Txikitasunian Haundi izena hartu zuen ospakizun honek. Festa hau bertakoena da, bertakoek bertakoetaz gozatzeko sortua, herritik eta herriarentzat egindakoa, euskalduna, parte-hartzailea, arroarron arteko harremanak sustatzeko pentsatua.

Aurtengoan Arroako eta Aizarnazabaleko 16 emakumek hartuko dugu plaza giza proban eta hau izango da eguneko ekitaldi nagusia: hilabeteak entrenatzen aritu ondoren, bi herritako emakumeok, talde lanean lehiatuko gara.

Urriak 17a data seinalatua izango da herrian, Arroa Behean Txikitasunian Haundi eguna ospatzeaz gain, Zestoan Elkartasuna plazara jaialdia egingo baita. Egun horretan, elkartasunaren aldeko aldarriak bere lekua izango du Arroan, noski: emakumeok taldean sendoak garela erakutsiko dugu, plazak eta kaleak gureak direla, elkar zaintzen dugula eta elkartasuna ez dela delitua.

Arroa Beheko festa batzordea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide