Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Urriaren 17an egingo dute Elkartasuna Plazara jaialdia, eta salgai daude herri bazkarirako eta kontzertuetarako txartelak eta elkartasun bonoak. Bazkarirako lekuak mugatuak dira, eta urriaren 12a izango da txartelak erosteko azken eguna.
Zestoan, Portale eta Ogi Berri tabernetan eskura daitezke txartelak; Azpeitian, Orkatz eta Niza tabernetan; Zumaian, Emakumeon* Etxean; eta Zarautzen, Arrano tabernan.
Herri bazkarirako txartelak 25 euro balio du, eta kontzertuetarakoak, 18 euro. Biak batera erosiz gero, prezioa 40 eurokoa da. Prezio prekarioak ere zehaztu dituzte: bazkarirako zein kontzertuetarako 15 euro, eta bietarako txartel bateratua 28 euro.
Elkartasun bonoak
Bestalde, 10, 20 eta 50 euroko elkartasun bonoak ere jarri ditu eskuragarri Zestoako Mugimendu Feministak. Azaldu dutenez, epaitutakoak absolbituak izan badira ere, 30.000 euroko gastuari aurre egin behar diote, eta jasotako ekarpenak gastu horiek ordaintzera bideratuko dituzte. Bonoen bidez laguntzeko aukera izango dute herritarrek, jaialdira joan ezin badute ere.