Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Oporrak Bakean programari esker, aurten ere Saharako haur errefuxiatuek uda Euskal Herrian igaroko dute eta bihar, ostiralez, izango da harrera ekitaldia udaletxean.
12:00etan egingo diete ongietorria udal ordezkariek. Ondoren, ohiko talde argazkia aterako dute eta 12:30ak aldera plazan hainbat jolas egingo dituzte. Bazkaria herriko elkarte batean izango da, eta arratsaldean, 16:30ean, bisita gidatua egingo dute Ekain kobazulora.