Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

LAB sindikatuak deituta, greba eguna egin dute gaur Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek. Zestoako San Juan egoitzako lantaldea lantoki aurrean bildu da “Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena orain” lemapean. Horrela, euren elkartasuna adierazi nahi izan diete langileei. Gaur, arratsaldeko 19:00etan plazan egingo da kontzentrazioa eta bertara joateko deia luzatu dute egoitzako langileek, herriko pentsiodunek eta talde feministak.