Albisteak
Santakutzak ospatu dituzte asteburuan Ibañarrietan
— 2023-05-07Santakutz jaiak ospatu dituzte larunbatean eta igandean Ibañarrietan. Atzo, auzo bazkaria egin zuten Ekain sagardotegian, eta gaur, egun osoko egitarau bikaina izan dute auzotarrek. Eguerdian meza egin dute San Kristobal ermitan, eta ondoren, zapo jokoan aritu dira. Arratsaldean, berriz, Iago mago azpeitiarrak ikuskizuna eskaini du eta gero, herri kirol ikuskizun polita eskaini dute auzoko plazan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide