Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zaldien saltoko lehiaketa internazionala jokatu zen pasa den igandean Lasarte Oriako Miracampos zalditegian. Helene Serrano zestoarra Sastarrain Baserri Eskolako entrenatzailea da eta Irrintzi izena duen pottokarekin hartu zuen parte txapelketan. Ainhoa Balenciaga zumaiarrak gidatzen du Irrintzi eta Serranoren lanari esker, emaitza bikainak lortu zituzten Lasarte Oriako txapelketan. 50 zentimetroko altueran lortu zuten garaipea eta 80ko altueran, berriz, bosgarren postua eskuratu zuten.