Albisteak
TAO sistema martxan da Zestoan
— 2016-02-02TAO sistema martxan da Zestoako Gesalaga kalean eta Euskal Herria plazan. Atzo, otsailak 1, jarri zen funtzionamenduan. Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 bitartean izango da martxan TAO sistema. Larunbatetan berriz 9:00-13:00 bitartean. Igandeetan ez TAOrik izango.
Autoa Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan aparkatzean, plazan dagoen TAO makinatik papera eskuratu behar da (papera eskuratu ahal izateko autoko matrikula sartu behar da makinan), eta paper hori kotxearen aurrealdean jarri beharko da (ikusi beheko argazkiak). Behin TAO papera jarrita 90 minutuz autoa aparkatuta izatea doanekoa da. Baina 90 minutu igarota kotxea lekuz aldatu beharko da eta 2 orduz ezin izango da Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan autoa aparkatu. Autoari paperik ez bazaio jartzen edo 90 minutu baino gehiagoz autoa aparkatuta izanez gero, isuna izango du erabiltzaileak. Oraingoz, lehen aldia denez, udaltzaingoak abisua jartzen die autoei, baina abisuak dioen moduan “berriro gertatuz gero, isuna izango duzu”.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU