Albisteak

Tomate landareei buruzko tailerra emango du Furgobaratzak astelehenean Iraetan

Furgobaratza zerbitzua datorren astean itzuliko da Iraetako baratze parkera, eta tomateak izango ditu ardatz. Kimubat enpresak eta Zestoako Udalak antolatuta, tomate landareak zaintzen erakutsiko dute hilaren 4an, astelehena, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Tailerrean, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte; besteak beste, landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak. Halaber, tomate landareak oparituko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide