Albisteak

“Txispi” gogora ekarriko dute helduen danborradan

Asteburuan ospatuko dira Santa Kutz jaiak eta danbor hotsen artean murgilduko da herria. Jakina da aurtengo helduen danborradak kutsu berezia izango duela; izan ere, Jesus Aizpurua Txispi omenduko dute. Joan den urteko ekainean zendu zen urte askotan Lauiturri elkarteko zuzendaria izandakoa, eta haren omenez, horren maitea zuen “Debako martxa” joko dute lehen aldiz danborradan.

Lauiturriko kideek azaldu dutenez, urtero santakutzak iritsi orduko danborradan “Debako martxa” jo beharko litzatekeela esaten omen zuen, baina inoiz ez zen hori gauzatu. Txispi gogoan izan nahi izan dute, eta pieza hori jotzeaz gain, taldeak plazara iritsitakoan omenaldi berezia egingo diote.

Bihar goizean hasiko dira festetarako prestatutako ekintzak. 11:30ean Santakutzetako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte kiroldegiko pilotalekuan. 19:00etan, Idiakaitz Txistulari taldeak eta Azpeitiko zein Zestoako Udal Musika Bandek kalejira egingo dute eta 22:30ean hasiko da helduen danborrada. Igandean, Santa Kutz egunean, haurren danborrada izango da 18:00etan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide