Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Santakutzetarako atzera kontaketan murgildu da jada herria. Primerako egunak egokitu dira aurtengoan danborradarako: larunbatean helduen danborrada izango da, eta igandean, haurrena. Gaurtik hasita, hiru egunez egingo dituzte helduen danborradarako entseguak, eta larunbatean lehertuko da festa.
Hain zuzen, maiatzaren 2an arratsaldean hasiko dira festetarako prestatutako ekintzak. 17:30ean Santakutzetako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Gurutzeaga pilotalekuan. Ondoren, 19:00etan, Idiakaitz Txistulari taldeak eta Azpeitiko zein Zestoako Udal Musika Bandek kalejira egingo dute. 22:30ean hasiko da helduen danborrada, eta honako talde hauek parte hartuko dute: Ipintza eta Lauiturri (Zumai txarangarekin), Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko Musika Bandarekin), Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako Musika Bandak girotuta) eta Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txarangarekin).
Gainera, aurtengo helduen danborradak kutsu berezia izango du. Izan ere, pasa den ekainean zendu zen Jesus Aizpurua Txispiren omenez, Debako Martxa pieza joko da. Txispi urte askotan izan zen danborradan Lauiturri elkarteko zuzendaria, eta elkarteko kideek azaldu dutenez, danborrada gerturatzen ari zela beti esaten zuen Debako Martxa jo beharko litzatekeela Zestoako danborradan, baina inoiz ez zen hori gauzatu. Zuzendari ohia gogora ekarriz, plazan joko dute pieza hori eta omenaldi berezia egingo diote.
Hona hemen egitaraua osorik:
Maiatzak 2, larunbata:
Maiatzak 3, igandea: