Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Santakutzetako jai astebururako prestatutako egitarauari hasiera eman diote gaur goizean pilota partidekin. Ohiturari jarraituz, Santa Kutz egunaren bezperan jokatu dira haurren Santakutz Pilota Txapelketako finalak. Festa giro aparta izan da frontoian, eta haur zein heldu ugari gerturatu dira gaztetxoen partidak ikustera.
Eguraldi iragarpen txarraren ondorioz, hasiera batean finalak kiroldegiko frontoira lekualdatzea erabaki zuten. Azken unean, ordea, Gurutzeagako pilotalekuan jokatu dira norgehiagokak, goizean zehar ateri eutsi baitio eguraldiak.
11:30ean hasi dira finalak, eta eskuz banakako hiru partida jokatu dituzte maila desberdinetan. Lehenik, mutilen benjamin mailako finala izan da, eta Janitz Beloki nagusitu zaio Kepa Larrañagari. Ondoren, nesken finala jokatu dute, eta Naira Otañok irabazi du Haizea Letamendiaren aurkako partida. Saioa alebin mailako mutilen finalarekin amaitu da; bertan, Ibai de las Morenas izan da txapeldun, Manex Ostolazaren aurka.
Hiru partidak amaitutakoan, garaikurrak banatu dizkiete txapeldun nahiz txapeldunordeei. Baita txapelketan parte hartu duten neska-mutil guztiek ere domina bana ere jaso dute.
Goizeko hitzordua amaituta, herritarrak gaur gaueko eta biharko danbor festarako prest dira dagoeneko.