Albisteak

Gurea Kulturak herriko sortzaileen lanekin osatutako otarra zozkatuko du

Aurtengo Amabirjin jaietan ere, zekorketen garaian, Gurea Kultura egitasmoa egingo dute. Ekimen honen baitan herriko sortzaileen lanekin osatutako otarra zozkatuko dute asteburuan zehar. Hain zuzen, gaur eta bihar arratsaldean Erdikalean egongo dira zozketarako tiketak saltzen.

Otarrea diskoak, kamisetak, liburuak edota poltsak bezalako produktuz beteta egongo da, eta, besteak beste, honako sortzaile hauen lanak izango ditu: Ezpalak, Kepa Iribar, Garikoitz Mendizabal, Rodeo, Inoiz Ez, Amancay Gaztañaga…

Horrez gain, aurten ere Gurea Kulturako kamisetak aterako dituzte, eta interesdunek kamisetak eskatzeko aukera ere izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide