Albisteak

[TTAK] Unai Lizarralde ETB1eko “Mihiluze” saioan izan da

Ilaski Serrano eta Antton Telleriak aurkezturiko ETB1eko Mihiluze saioan izan zen atzo, astelehena, Unai Lizarralde zestoarra. Xanet, bere unibertsitateko lagunak, eta berak euren lehenengo saioan maila bikaina erakutsi zuten, azken unera arte lehiatuz.

Bikoteak 460 puntu lortu zituen, eta horri esker bigarren fasera sailkatu eta hurrengo saioan parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Fase berri honetan, sokatira proban lehiatu ziren, baina ezin izan zuten finalera pasa. Hala ere, gaurko saioan berriz ere parte-hartuko dute, beste aukera bat izango dutelarik garaipena eskuratzeko.

Atzoko mihiluzeko saio osoa ikus dezakezue ondorengo esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/nahieran/saioak/mihiluze/2025-03-17/osoa/9215/236729/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide