Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Lehen fasea amaitu ondoren, gaur arratsaldean hasiko da 2026ko Txokoko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Zortzi bikote sailkatuek bi multzotan banatuta jokatuko dute hurrengo fasea, eta bertatik aterako dira finalerdietarako sailkatuko diren bikoteak.
Gaur, astelehena, ekainak 15, jokatuko dira lehen neurketak 19:00etan. Alde batetik, Aner-Muno eta Oier-Oier izango dira aurrez aurre; bestetik, Arrita-Kix eta Xaxi-JV.
A multzoan ariko dira Oier-Oier, Jokin-Jon, Aner-Muno eta Ander-Xela. B multzoan, berriz, Xaxi-JV, Irure-Liam, Arrita-Kix eta Josu-Josu bikoteak.
Final-laurdenetako neurketak ekainaren 15etik 27ra bitartean jokatuko dituzte. Ondoren, finalerdiak ekainaren 29an edo 30ean izango dira, eta final handia uztailaren 3an jokatuko da.
Aurtengo txapelketa maiatzaren 5ean hasi zen, eta lehen fasean 17 bikotek hartu dute parte. Hasierako ligaxka amaituta, zortzi bikotek jarraitzen dute txapelaren lehian, eta hemendik aurrera partida bakoitzak gero eta pisu handiagoa izango du txapelduna erabakitzeko bidean.