Albisteak

Nerabeek antolatutako mendi-irteera egingo dute Askizuko aterpetxera uztailaren 11 eta 12an

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan sortutako ekimenak forma hartu du, eta uztailaren 11 eta 12ko asteburuan mendi-irteera egingo dute DBHko gazteek. Gaztelekuaren eta Agiro Mendi Klubaren laguntzarekin prestatu dute egitasmoa, eta ekainaren 19ra arte eman ahal izango da izena

Irteeraren antolaketa azken asteotan egin dute gazteek beraiek, parte-hartze prozesuan landutako proposamenetako bat garatuz. Asteburuko plana Askizuko aterpetxera egingo duten ibilaldian oinarrituko da: larunbatean Zestoatik Askizura joango dira oinez, eta gaua bertako aterpetxean igaroko dute. Igandean, berriz, Askizutik Zarautzera egingo dute bidea, hondartzan tarte batez gozatu ondoren autobusez itzuliko dira Zestoara.

Parte-hartzaileek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta diru-laguntzak jasotzen dituzten gazteek doan parte hartu ahal izango dute. Izena Gaztelekuan eman behar da, ekainaren 19a baino lehen.

Antolatzaileek DBHko gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera, elkarrekin diseinatu eta antolatutako esperientza honetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide