Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, 11:00etan, udaletxe aurrean, ELAk eta LABek deitutako mobilizazioekin bat eginez.
Udal langileen lan baldintzak hobetzea eta Udalhitz hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak ematea eskatu dute. Aurrera pausu batzuk egon diren arren, aldarrikapen asko falta direla adierazi dute. Besteak beste, erosahalmena berreskuratzea, euskaraz lan egiteko neurriak, belaunaldi erreleboa eta subrogazio eskubidea aldarrikatu dituzte.
Sindikatuek Eudelen jarrera ere salatu dute, eta negoziazio mahaia blokeatzen ari dela adierazi dute, bi hilabeteko etenaren ondoren ez duelako, haien esanetan, nahikoa proposamen berririk aurkeztu.
Negoziazioan aurrerapausorik eman ezean, urriaren 8an egun osoko greba egingo dute EAEko udal eta tokiko administrazioetan.