Albisteak

Behobia-Donostia lasterketara taxiz joateko taldea osatzen ari dira

Azaroaren 8an jokatuko da 61. Behobia-Donostia lasterketa eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere Behobiara taxian joateko aukera izango dute Zestoako lasterkariek.

Udalak jakinarazi duenez, lasterketaren irteera gunera taxiz joan nahi duten herritarrek Zestoako kiroldegian eman beharko dute izena. Horretarako epea urriaren 17ra arte egongo da zabalik.

Azken urteetan hainbat herritarrek erabili dute aukera hori Behobiara joateko, eta aurten ere zerbitzua antolatzeko asmoa dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide