Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

GI-631 errepidean egiten ari diren lanak direla eta, Gurutzeaga kaleko sarbidean aldaketak izango dira bihartik aurrera, Udalak jakinarazi duenez.
Obrako lan-ordutegian, 08:00etatik 17:00etara, GI-631 errepidetik ezingo da zuzenean Gurutzeaga kalera sartu. Ordu tarte horretan, sarbidea irteera gisa soilik erabili ahal izango da. Asteburuan bidegurutzeak ohiko erabilera izango du. Astelehenetik aurrera, berriz, lan-ordutegian sarbidea itxita egongo da. Udalak barkamena eskatu du aldaketek eragin ditzaketen eragozpenengatik.