Albisteak

Udalak beroari aurre egiteko aterpe klimatikoak zabalduko ditu alerta gorrian

Eusko Jaurlaritzak alerta gorria aktibatuko du gaur, 12:00etatik 20:00etara, muturreko tenperatura altuengatik. Egoera horren aurrean, hainbat gomendio zabaldu ditu beroaldiaren ondorioak arintzeko, eta Zestoako Udalak ere neurriak hartu ditu herritarrak babesteko.

Horrela, beroari ihes egin nahi dioten herritarrentzat hainbat espazio irekiko dituzte. Hiru parrokia nagusiak zabalik egongo dira, eta horiez gain, liburutegia eta kiroldegiko pilotaleku nagusia, beheko kantxa eta gela erabilanitza ere erabilgarri izango dira. Udalak azaldu du aterpe klimatiko horiek bereziki egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat direla.

San Juan bezperan, suen inguruko zalantza

Bestalde, San Juan bezpera dela eta, udala adi dago hurrengo orduetan har daitezkeen erabakiei. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak debekatu egin du landa eremuetan sua piztea, eta horrek eragina izan dezake biharko San Juan suetan. Une honetan, Zestoako Udala egoeraren bilakaeraren eta jarraibide ofizialen zain dago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide