Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak eta Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak antolatuta, udalbatza aretoko banku historikoen zaharberritze lanak gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek ostegunean, azaroaren 19an. 11:30ean izango da hitzordua, udaletxean, eta Jon Egidazuk, Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresako kideak, euskaraz emango ditu azalpenak. Carmen Martinek, Taller CM Restauración enpresakoak, berriz, gaztelaniaz eskainiko ditu.
Bankuak XVIII. mendekoak dira, eta Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkuren lekukotza gordetzen dute. Izan ere, Zestoa izan zen historian zehar batzar horiek hartu zituen herrietako bat, eta bankuek garai hartako ondare instituzionalaren aztarna garrantzitsua osatzen dute.
Zaharberritze lanen bidez, bankuen kontserbazioa bermatu eta haien historia hobeto ezagutzea da helburua. Lanak irauten duten bitartean, udalbatza aretoa zabalik egongo da, herritarrek prozesua bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten.