Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Sastarrain baserri eskolak ekainaren 25etik 29ra udaleku irekiak antolatu ditu, astelehenetik- ostiralera eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek izango dute bertan izena emateko aukera. Ukuilua, ibilaldiak, ogia egiten ikasi, historiaurrea, jolasak… egingo dituzte bertan begiraleekin. Goizeko 9:00etatik 13:20ra izango da eta autobus zerbitzua izango da herri bertatik. 76 euroko prezioa izango du eta deskontu bereziak izango dira anai-arrebentzat. Izena ematea maiatzaren 18an irekiko da. Informazio gehiagorako 943 148 115 telefonora deitu edo sastarrain@sastarrain.com helbidera idatzi