Udalekuetako begiraleek formakuntza saioak jaso dituzte
Danbolin— 2023-06-23Aurtengo udalekuetan parte hartuko duten begiraleek bi formakuntza saio jaso dituzte aste honetan. Kulturartekotasunean, zurrumurruen kontrako estrategietan eta haurren
hizkuntza eskubideetan oinarritu dira saioak. Aurrenekoan kulturartekotasuna eta diskriminazioa landu zituzten HUHEZIko Amelia Barquinekin. Bigarrenean, diskriminazioa eta hizkuntza eskubideak izan zituzten hizpide. Euskara Foroko euskara teknikariak eskaini zuen saioa, Gazteria eta Kirol sailarekin elkarlanean eta UEMAko teknikariak ere lagundu zuen