Albisteak
Urola ibaira odola isuri dutela salatu du Eguzki erakunde ekologistak
— 2022-08-24Eguzki erakunde ekologistak salatu duenaren arabera “hainbat egunetan” antzeman dute Urola ibaian odol isuria, Iraeta parean. Uraren Euskal Agentziarekin harremanetan jarri da talde ekologista eta hauek bertaratu eta ikerketa abiatu omen dute. Eguzkik gogorarazi du “ez dagoela baimenik ibaira zuzenean odol isurketak egiteko”. Urkaiko hiltegitik egindako isurketak izan daitezkeela ere gaineratu du taldeak. Egun hauetan ur gutxi darama ibaiak eta kalteak larriagoak izan daitezkeela ere gehitu du.
https://twitter.com/i/status/1562446687850811392
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide