“Zerbitzu publikoen alde, lanpostu duinen defentsan”
— 2017-06-20Herritar talde batek, “zerbitzu publikoen alde, lanpostu duinen defentsan” lemapean elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako (ekainak 23). Honako ohar hau argitaratu dute:
Zestoako Udala herriko argiteria publikoaren kudeaketa enpresa pribatu bati emateko pausuak ematen hasi da. Orain arte Udal Brigadako kideek egiten zuten lan hau, kalean dagoen argiteriaren beharrezko mantenua egin eta aldatu beharrekoak aldatu. Ez da inoiz, inolako arazorik egon zerbitzu honen inguruan. Orain, LED argia jarri nahi du Zestoako Udalak eta erabaki ona iruditzen zaigu berau, kontsumo txikiagoa duelako eta horrek dirua ahorratzea ekarriko duelako, besteak beste. Aldaketa honen aitzakian kudeaketa hau Udal Brigadako langileei kendu eta pribatizatzeari, ordea, ez diogu zentzurik ikusten. Zestoako langileak, orain arte erakutsi duten bezala, sobera adituak dira horrelako lan bat egiteko, Horren adibide, Azpeitiko brigada bera momentu hauetan egiten ari da aldaketa hau inolako arazorik gabe.
Gainera, 10 urterako mantenu kontratua egin nahi da enpresa pribtau honekin, Zestoako Udala enpresa pribatu baten menpe hipotekatuaz. LED argiak jartzeak, esan bezala, dirua ahorratzea suposatuko dio Zestoako Udalari, baina hor lortuko litzatekeen irabazi hori Zestoako herriarentzat izan beharrean, esku pribatuetan geratuko da. Beste behin ere, pribatizazio kasu berri bat EAJren eskutik.
Hori dela-eta, pribatizazioa saiakera honen aurrean, Udal Gobernuari atzera egin eta herritarron onurari erreparatzea eskatzen diogu. Argiteria zerbitzuaren kudeaketa publiko eta mantenu lanpostuak duinak izaten jarrai dezatela eskatzen dugu.
Horretarako, herritar talde batek zestoar oro deitzen dugu, ostirala 23, arratsaldeko 20:00etan herriko plazan egingo den konzentraziora. “Zerbitzu publikoaren alde, lanpostu duinaren defentsan. Pribatizaziorik EZ” lemapean egingo da konzentrazio hau.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Iruzkin bat
Kimu Bat ere kendu egin beharko da, ez???
Politikoki begiratuz eta zuek dena politika ikusten duzuenez,.hori ere kendu egin beharko litzateke.
Brigadak lana txukun egiten du, bainan ez da denera iristen.
Begira gainetik eta ikusiko dezue:
Argi sare publikoan, zenbat amaraun-sare, farolak mantenimendu falta (garbitasuna, pintura, ea.)
Gune berdeak:
Batzuk hobe ez ikusita, urte betean ez baitira ikutu ere egin. Horrek kiratsak eta bestelakoak dakartza
Denok dakigu herri langileak bertakoak nahi ditugula, baina dauzkagunekin ez gara iristen.
Zergaitik ez hartu enpresa pribatua, baina bertako langileekin?
Gai al da Zestoako Udala, herri guztiko farolak edo argi puntuak aldatzeko ekonomikoki, gastu guztiak aldi berean ordaintzeko?
Ez dut nahi luzatu gehiago.
Baina herrian ez da bakarrik politika, txakurra eta katuarena egiten jardun egunero, HERRIARENTZAT LAN EGITEA eta akordioetara iritsi.